2016(e)ko maiatzaren 9(a), astelehena

EL POBALEKO BURDINOLA


Apirilararen 21ean El Pobaleko Burdinolara joan ginen 3.mailako bi gelakoak.
Han Fernando eta Iratxe zeuden gure zain guri azaltzeko nola funtzionatzen zuten burdinola eta errota.

Hemen Fernando dago errotari buruz hitz egiten. Errotan irina egiten zen, artoa eta gariaren aleak birrinduz. Hori lortzeko energia hidraulikoa erabiltzen da.



Goiko argazki hauetan entzuten ari gara nola heltzen zen ura burdinolaraino. Lehenengoz presa egin zuten Barbadun ibaian; gero ubidea eraiki zuten ura hurbiltzeko eta antepara asmatu zuten urak salto egiteko eta horrela gurpil hidraulikoa mugiarazteko.


Hau antepara da eta oso ondo ikusten da nola erortzen den ura. 

Hemen ikusten dituzuen harriak burdin-mea da. Meategietan atera zuten eta burdinolara ekartzen zuten burdina egiteko.


Eta hemen bi klaseko ikasleak gaude. Interesgarria iruditu zitzaigun eta gaia lantzen jarraituko dugu klasean.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina