2017(e)ko apirilaren 9(a), igandea

GAUR KORRIKA.... ETA GEHIAGO

Gaur, apirilak 6, egun berezia izan dugu ikastolan. Goizean Korrika Handia pasatu da Muskizetik eta eskola osoak hartu du parte.


Baina horretaz aparte beste sorpresa bat egon da. Arratsaldean opari bat jaso dugu 4.mailako bi klaseetan





Zer ote da?
Ireki eta....

Txori kakak dirudi arren, zeta harrak dira!! Batzuk arrautzak dira oraindik, beste batzuk, berriz, jaio egin dira, eta hobeto ikusteko....


Liburutegira jaitsi gara mikroskopio baten laguntzaz tamaina handi handian ikusteko. Hau poza har bat jaiotzeko momentua bizi dugunean!


Proiektu berri honetan zientzia-ikertzaileak izango gara, eta guztiok konpromisoa hartu dugu izaki bizidun hauek ondo zainduko ditugula.



Aurrera ba ikertzaileok!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina