2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena

IKERTZAILEOK ESPERIMENTUAK EGITEN


Zientzia-ikertzaileak gara eta noski, esperimentuak egiten ditugu.
Aste honetan egiaztatu nahi genuen ea zeta-harrek desberdintzen zuten zeintzuk diren marugatze-hostoak.


Horretarako, ezki-hostoak eta marugatze-hostoak jarri genituen kutxa batean, eta erdian, gure zeta-har batzuk.
Zer gertatuko da?

Ordu batzuk pasatu eta gero konprobatu egin genuen ezki-hosto bat pixka bat janda zegoela, baina zeta-har guzti-guztiak marugatze-hostoak jaten ari zirela!!
Benetan azkarrak direla gure animaliatxoak!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina