2017(e)ko maiatzaren 5(a), ostirala

XIANEK EKARRITAKO TXIMELETA

Gaur egun berezia izan da ikastolan, Xianek tximeleta harrigarri bat ekarri duelako.
Xianek kontatu digu bere aitak etxeko bidean aurkitu zuela. Hego bat apurtuta du, haizeagatik uste dugu.


Klasean, hobeto ikusteko, kutxa handi bati plastikoa jarri diogu bere alde batean eta barruan sartu dugu gure lagun berria. Horrela gure tximeleta eroso egongo da eta guk aztertu ahal izango dugu.

Ikertzaile onak garenez, segituan hasi gara ondo behatzen eta Interneten informazioa bilatzen
.

  1. Bere izen arrunta Paboi handia da.
  2. Bere izen zientifikoa Saturni Pyri.
  3. Erderaz Gran Pavon deitzen da.
  4. Heldu forma duenean, hau da, tximeleta bihurtu denean, aste bat inguru irauten du bizirik. Garai horretan parekatu eta arrautzak errun egingo ditu.


Hau da gure bisitaria.


Eta holakoa zen harra forma izan zenean, metamorfosia egin baino lehen,

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina