2016(e)ko ekainaren 29(a), asteazkena

GUK ASMATUTAKO HERRI BATEN MAKETA. ITSASLUR HERRIA

3. A mailako ikasleak gara eta, denon artean, guk asmatutako herri baten maketa egin dugu, auzoz-auzo: Itsaslur herria.
Itsaslur kostaldean dago eta bere inguruan mendi asko daude. Mendi hoien arteko haranean dago kokatuta.
Oso herri ospetsua eta berezia da. Aintzinako eraikin asko ditu eta baita oso hondartza ona ere.


Bost auzotan banatuta dago herria: Itsasmendi, Eguzkilore, Haize-Lur, Eguzki eta Hondartza.
Gelako ikasle talde bakoitza auzo bat egiteko ardura izan du.

   
- Itsasmendi auzoan hainbat eraikin daude: nagusien egoitza, merkataritza-gunea, udaltzaingoa eta eliza, adibidez.
·        Eguzkilore auzoa oso polita da eta lore asko ditu. Eguzkilorek eraikin berezi asko ditu: gaztelua, museoa, frontoia eta polikiroldegia.
- Haize-Lur auzoan udaletxea dago eta baita 5 izarretako Wars hotela, Stars Ikastola eta haurrentzako parke polit bat ere.
- Eguzki auzoaren erdian errotonda bat dago eta inguruan zoologikoa, burdinola, kultur eta zinema aretoa eta futbol zelaia daude.
·         Hondartza auzoak, hondartza eta zenbait etxebizitza izateaz gain, hiru eraikin berezi hauek ditu: kultur etxea, osasun zentroa eta saskibaloi zelaia




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina