2018(e)ko maiatzaren 2(a), asteazkena




                               LEMOIZKO EUSKAL GIROTZE BARNETEGIA

 Hona hemen gure kuadrila barnetegira heldu ginen egunean. ONGI ETORRIA, GOIKO MENDIra.
                                 Heldu bezain laster satitsu bat etorri zitzaigun gu ezagutzera...
Eta Alenek hartu zuen lagun bezala, segituan eskutik eskura pasatzen hasi zen, bati koska egin arte.
Alberto oso pozik zegoen heldu ginen egunean, eta geroago ere bai
Olaia eta Haizea, Haizea eta Olaia literetan
Kuadrilatxoa esnatutakoan, egunari aurre egiteko prest.
Taldetxo berbera baina beste neska batzuk argazkirako apuntatuta
Logelak goizeko zazpietatik herriko plaza ematen zuen,merkatu txikia (mercadillo) dagoenean
Otorduetako txandak banatuta arduradunak mahaiak atontzen ari dira.
Iker eta Oier Lemoizko frontoian jolasak egiteko prest.
Paratxutearekin primeran pasa genuen denok.
Landerrek ere pozik zirudien paratxutearen erdian burua aterata
Eguraldia zoragarria izan genuen. Hemen txango baten bueltan
Zalditegiak pozez gainezka utzi zituen gure neska-mutilak
Hirunaka jarrita, Haizea zaldira igotzeko prest dagoela kapela eta guzti.
Mikel ez dakigu ze negoziotan zegoen zaldiarekin edo zertan zebiltzan biak. Mikelek pozik dirudi; zaldiari zer gertatzen ari zitzaion jakiteko aparte hitz egingo nuke berarekin.
Zaldunak eta morroiak laguntzen pistari bueltatxoa ematen.
Eguneko ibiladia eginda, azkenez, Gorlizeko hondartzara heldu ginen, eta bai, bidean esan zuten bezala, ura hotzak bazegoen ere, esandakoari eutsi eta bainatu egin ziren.

Diskotekan Asierrekin primeran pasa zuten
Denak dinamizatzailearen atzetik
pijamadun diskoteka baina diskoteka
Villano lurmuturra
Zaldiak esnatutakoan
Zalditegia eta pista
Bidean ere jolasak egin genituen . Argazkia lurmuturreko beherantz Gorlizerako bidean.
Hona hemen, ez dakigu tximino edo "gori" taldetxo bat tximinokeriak egiten zuhaitzean. Tarzán ez zen agertu
Amaitzeko, Ermua mendira igo ginen eguneko taldetxoaren argazkia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina