2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

3-MAILA -ASTE SANTUKO ZUZENKETA ETA APIRILAK 21-28 LANAK

Kaixo, familiak!
Zoritxarrez, ezin izango dugu klasera bueltatu. Beraz, azken asteetan bezala,bloga izango da berriro gure tresna lanean jarraitzeko. Orain arte oso ondo egiten ari zarete lana eta horrela jarraitu behar dugu udako oporrak heldu arte. Animo!!
Hiruhilabete honetan asteartero bidaliko ditugu astebetean egin behar diren IKASGAI GUZTIETAKO LANAK. eta aurreko astean egindako lanaren zuzenketa. Horrela, sarrera bakar batean informazio osoa jasoko duzue. 

Hola, familias!
Seguimos en cuarentena, así que el blog seguirá siendo nuestro medio de comunicación para haceros llegar los deberes. En este tercer trimestre será los martes cuando publicaremos LOS TRABAJOS DE TODAS LAS ASIGNATURAS y el material para corregir el trabajo de la semana anterior. Así, en una sola entrada tendréis toda la informacion necesaria.
Animo, cada día es un día menos!!

Hasteko, hemen duzue Aste Santuko Mate lana zuzentzeko orria



Hezkuntza lana zen Autobiografiaren azken atalaren zirriborroa idaztea eta guri bidaltzea. Batzuk bidali diguzue jadanik eta guk, zuzendu eta gero berriro bidaliko dizuegu zuek garbira pasatzeko. Animo, falta zaretenok!  

Eta orain hasiko gara aste honetako lanarekin. Aurrera!

MATE - Ariketa gehiago buruari eragiteko. Egunero bi ariketa baino ez. Noizean behin,gomendagarria da biderkatzeko taulak birpasatzea ere.



HIZKUNTZA -Autobiografiaren azken atala garbira pasatuko duzue eta portada bat prestatu lanerako;titulua eta argazki bat nahikoa da.
Eta, orain arte egin dugun bezalaxe, testu bat duzue irakurtzeko eta galderak erantzuteko.




ARTE HEZKUNTZA- Hemen doakizue proposamen bat zuen irudimena lantzeko: bidaia egingo dugu gure gorputzaren barrura. Datorren egunotan nola mugitu eta zutik mantentzen garen aztertuko dugu; ziur gauza pila dakizue gai honi buruz, nolakoak garen barrutik, 
Orain saiatuko zarete gorputzaren eskeletoa, hau da, hezur multzoa, marrazten; zuek uste duzuena, irudirik begiratu barik, ez izan tranpatiak, eh? ;) Hemen prest duzue pertsona baten silueta. Marrazkia egin eta gero gorde, geroago erabili beharko dugu eta. 




Aurrera neska-mutilok!!


ENGLISH

Hi there!
How are you? Hasteko Aste Santuan egindako kantaren erantzuna jarriko dizuet: 
KANTAREN ARIKETEN ERANTZUNAK:CLICK HEMEN
Aste honetan, "Clothes" (arropekin) hasiko gara. Bi fitxa dira, eta fitxa bakoitzean azalpenak daude, mesedez, irakurri azalpenak ariketak egin baino lehen.

GAZTELANIA

Kaixo amores! Zer moduz oporretan? Atsedena hartzea ondo dago,ezta?
Ni ondo nago; zuek ikusteko gogo handiak ditut!😍

Los ejercicios que os mandé para Semana Santa no necesitan ninguna corrección especial, así que vamos a ver que tenéis que hacer esta semana:

Aquí abajo tenéis un enlace con el trabajo de esta semana; no hace falta que me enviéis nada, el próximo día os pondré las respuestas. Recordad que podéis imprimirlo o hacer en un cuaderno y que hay que seguir con el diario.


Zerbait behar baduzue badakizue zer egin behar duzuen! Musu handi handi bat!
Sara😘



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina