Kaixo
berriro ikasle maiteak!! Hemen naukazue
Athletic-en ez finala auzokoekin ospatzen… Zelan ibili zarete opor arraro
hauetan? Espero dut behintzat danak (eta zuen ingurukoak) osasuntsu jarraitzea.
Fijo dakidana da kirola eta ariketekin jarraitzen duzuela. Beitu zenbat bideo
bidali dizkidazuen!! Oso pozik jartzen naiz hauek ikusten ditudanean, beraz ez
izan lotsarik gehiago bidaltzeko, bale???
Hasteko
hor duzue 3.Ako Paule bere egongelako sofan dantzatzen. Martxosa!!
German
sokasaltoan trebea dela erakutsi nahi digu ere. 1, 2, 3, …….
Eneko
Olmedok (eta Ibai bere anaiak) ping-poneko mahaia osatu dute. Ziur ez direla
aspertzen!
3.Bko
Irati Estradak bere lorategian egindako zirkuitu itzela. Segi horrela!!!
…eta
lorategiekin jarraituz Adei (eta bere anaiak) boleibol zelaia montatu dute,
seguru oso ondo pasatzen dutela
4.
mailan ere oso langile ari dira. Oierrek eta Nahiak kriston gimnasioa daukate
etxean, kirolari profesionalak bezala!!
Eneko
Etxaniz-ek (Aimar anaia eta bere amaren laguntzarekin) ginkana zoragarri hau
montatu du etxean. A ze nolako efektu bereziak: musika,ninjak, leherketak…..pasada bat!!
Oihanek
ere etxean kirola egiten nola dabilen erakutsi nahi digu. Oso ondo kirolari!!
Lier
Liñerak berriro ere bideo bat bidali digu egiten dituen ariketak erakusteko,
oso dibertigarria benetan!!
4.Bko
Erik-ek ez dauka inolako arazorik forman jarraitzeko. Tipi-tapa, tipi-tapa
korrika!
Markel
Merino-k egunero ariketa fisikoa egiten duela esan dit, korrika, baloiarekin
edo zunba egiten, bideo honetan ikusten duzuenez. Bikain Markel!!!!
….eta
amaitzeko beitu Jon Chacón-ek zelako zirkuitua egin duen txirrindularekin
ibiltzeko. Artista!!
Aurrekoetan
bezala proposamen eta erronka batzuk
jarrito ditugu orain hemendik, etxean egitekoak. Astelehenetik aurrera kalera
irtetzeko aukera izango duzue, hankak ondo luzatzeko eta arnasa hartzeko oso ondo
etorriko zaizue. DISFRUTATU!!!!!
Martxan
jartzeko zumba klase bat beti dator ondo. Aurrera neska-mutilak!!
Zuen
artean futbolari eta futbolzale asko dagoenez seguru asko botatzen duzuela
faltan. Ni ere… Baina hemen duzue etxean praktikatzeko aukera bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina