2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

Erronkei erantzuteko prest?


Kaixo ikasle maiteak!! Zelan ibili zarete kaleetan zehar? Seguru nago arnasa hartu eta  kirol piloa egin duzuela!
Aurreko asteko argitaratzeko argazki eta, batez ere, bideo pilo bidali zenizkidaten eta aste honetan,  ordea, nahiko gauza gutxi.  Ez dago inongo arazorik kalean egiten duzuen ariketa fisikoa erakusten badiguzue ere, eh? Ni asko animatzen naiz zuek ikustean eta seguru klasekide eta lagunak ere….. Benga benga, ez izan lotsatiak!!
 
Hala ere, hemen duzue hirugarren mailako Naroa jo ta ke! Animo martxosa!


Eta bere gelako Aunitz-ek ere Gorputz Hezkuntzako miniklase bat bidaltzen digu. Oso ondo!!


4. mailatik Anerrek ere ping-pong mahaia osatu du…eta hor duzue anaiarekin jolasten. Eskolara bueltatzen garenean partidatxo bat bota behar dugu Aner!!


PROPOSAMENAK

Aste honetako proposamenetan….betiko moduan hasteko martxarekin hemen duzua zunba saio bat. Ordu erdikoa da, ez duzue osoa egin behar, egun bakoitzean zatitxo bat eta listo!

Aurreko asteetan bidalitako erronkak ez ditu ia inork egin….ez zarete ausartzen ala? Beitu nola nik 5 mailako Alaiak proposatutakoa betetzen dudan….


….eta komuneko paper guztia aterata nuela aprobetxatuz beste bi erronka hauek egin nituen ere. Saiatu zaitezte!!


 

 Beno koadrila….zaindu, kirola egin eta ondo pasa!!!

Unai

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina