2020(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

Musika 3. maila

Kaixo! 

Aste honetan proposamen desberdin batekin nator, hausnarketarako gonbidapena.
Egunak neramatzan etxetik irten gabe eta atzo ikastolara joan nintzen irakasleok bilera bat izan genuelako. Bat batean, errepidean kotxeen bozinak, motorren azeleroiak, obrak espaloietan… zarata pilo sartu zitzaizkidan burura, eta gure egunerokotasunean belarriek jasan behar duten kutsadura akustikoari buruz pentsatzen hasi nintzen. 

Berrogeialdi honek egoera zailak bizitzera eraman gaitu baina agian gure belarriek deskantsatu ahal izan dute..

Hemen pare bat bideo “kutsadura akustikoa” zer den hobeto ulertzeko.




Eta zer egin dezakegu guk kutsadura akustikoarekin amaitzeko?

Besarkada bana,
Naroa 

OHARRA: Kurtsoa amaitzen doa eta etxean egin dituzuen gauzen berri izan nahiko nuke, beraz, ahal baduzue bidali mesedez, orain arte bidalitako gauzen bideo/argazki/e-mailak.. baita hemendik aurrera egingo ditugunenak ere.
naroagoiriena@muskizkoikastola.eus
(batzuk jaso ditut iada, mila esker)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina