2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

3.MAILA - OPORRAK ATE-ATEAN!!

Kaixo, familiak!
Ikasturtearen azken astean sartu gara. Etxean egin duzuen ahalegina itzela izan da eta bihotzez eskertzen dizuegu berriro. Orain atsedena hartzea eta deskonektatzea merezi dugu. Horregatik, udarako proposamen guztiak, hau da, lan-koadernoa eta interneteko linkak, borondatezkoak dira, zuek erabakiko duzue zuen seme-alabek egitea edo ez. 
UDAZ GOZATU!

Hola, familias!
Llegamos a la última semana del curso. El esfuerzo que habéis hecho para que vuestros hij@s sigan estudiando desde casa ha sido increíble y os lo agradecemos de nuevo. Ahora toca descansar y desconectar. Por eso, tanto el cuaderno de actividades como los links son voluntarios, os dejamos propuestas de trabajo y vosotr@s decidís hacerlo o no.
¡DISFRUTAD DEL VERANO!
MATE
Hemen dituzu azken ariketen zuzenketak.


UDARAKO PROPOSAMENAK
Uda azkar pasatuko da ziur, baina egun asko dira!
Udarako lan-koadernoa uzten dizugu pixkanaka egiteko: mate ariketa batzuk eta denborapasak. Notekin batera jasoko duzue ikastolan.
Os hemos preparado un cuaderno de actividades, con un poco de repaso de Mate y algunos pasatiempos. Os lo entregaremos en la ikastola junto con las notas.

Eta hemen dituzue beste proposamen batzuk entretenitzeko  
Hitz urdinak linkak dira, sakatu eta aztertu. Baten bat interesgarria iruditzen bazaizu...ekin lanari era irailean kontatu eta erakutsiko diguzu zelan geratu zaizun!! 

  1. JOLASTEN GARA? Zein izan da udan gehien gustatu zaizun jolasa? jolas hori azalduko diguzu? Nahi baduzu erabili orri hau. Hemen duzu adibide bat.
  2. IZOZKI OSASUNGARRIAK. Udan izozki goxoa jatea atsegina da baina denak ez dira osasungarriak. Esteka honetan etxeko izozkiak egiteko errezetak aurkituko dituzu, sasoiko osagaiak erabiliz eta gehiegizko azukrea saihestuz.
  3. AUTO AUTOPROPULTSATUA. Probatu jostailuzko auto bat eraikitzen eta ikertu hainbat propultsio modu: airea, goma elastikoak, ura... Zeinek egiten du distantziarik handiena? Eta zeinek du iraunkortasun handiena? Idatzi zure asmakizun eta esperimentuen koadernoan egin dituzun urratsak eta azaldu zure hautua. Marrazkien edo argazkien bidez dokumentatu.

  4. ZENBAT DAKIZU HORRI BURUZ? Galdera-erantzunen joko bat sortu natur zientziak errepasatzeko. Txantiloi asko sor ditzakezu: giza gorputzeko aparatu eta sistemak, animalien, arroken, landareen sailkapenak, eta abar. 




ENGLISH 

Amaiera iritsi da, ikasturte gogorra eta guztiz ezbedina izan da, baina esan beharra dago txapeldunak izan zaretela eta nagusioi gauza asko irakatsi dizkiguzuela. Zuetaz oso harro gaude 😍
Amaitzeko aurreko asteko zuzenketak utziko dizkizuet hemen:

AZKEN ASTEKO LANEN ZUZENKETA

Uda oso luzea denez, agian ingelesa praktikatu nahi duzue. Horregatik, hemen utziko dizkizuet jolas batzuen estekak praktikatu nahi baduzue:

VOCABULARY GAMES ONLINE
GRAMMAR GAMES ONLINE
READING GAMES ONLINE

Uda zoragarria izan dezazuela opa dizuet. Mila musu bana😘😘😘😘😘😘

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina