2020(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

Zuek bai trebeak!

Kaixo berriro koadrila!! Nabaritzen duzue oporren usaina?? Nik bai!!
Baina bueno, kurtsoa amaitu baino lehen zuek bidalitako erronka, jolas eta ariketak ikusi beharko ditugu ezta??

Galtzerdi jaurtiketan ni baino trebeagoak zaretela erakutsi didazue….zahartuta nago…

Paule Macho 

Jon Yanes  

 Aurkene 

 June Salvador 

 Ane Crespo

 ….eta Paulek aurreko asteko komuneko paperaren erronka ere bete duela argi utzi nahi digu. Primeran Paule!!

 Bestalde zenbat kirol eta ariketa egiten duzuen erakusten jarraitzen duzue. Oso oso ondo!!

Irune Guardia forma onean ikusten dut, ezta??  Aupa neska!!


Hemen duzue Ander Ramirez soka saltoan ere… eta Koldo Zabalorekin hondartzako  frontoian!



Naia Guerrero eta bere ahizpa bere gelako Oihanerekin bizikletaz disfrutatzen. Kirola egiten beti pozik!




Eta Oihane super langile egon denez konfinamendu osoan zehar hemen dituzue bere bi proposamen. Lehenengo bideoan etxeko sarreran montatutako zirkuitu itzela…beitu beitu!!


 … eta amaitzeko makil batekin proposatzen digun erronka. Probatu zuek gomazkoak zaretela, ni saiatu naiz eta ia deitzen dugu anbulantzia…jejeje


 Disfrutatu azken txanpan gaude ta!!!

Muxu pilo guztiontzat!!

Unai

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina