2022(e)ko irailaren 26(a), astelehena

2022(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

MEATZARITZA MUSEOA 


Martxoaren 4an meatzaritza museoan egon ginen.

Bisitaldia oso interesgarria izan zen eta gauza asko ikasi genituen.

Meatzarien bizitza oso gogorra zela kontauratu ginen,

 meategietan lan asko egiten zutelako 

eta  istripu larriak izaten zituzten , baina diru gutxi irabazten zuten.



Balkoi honetatik "Concha" meategia ikusi genuen.

 



                                                  


                    GORA INAUTERIAK !!!


Hona hemen, Urko saxofoia jotzen .


Hona hemen: Naia,Laia eta Leixuri.

Neska politak!!

Hau laukote polita!!! 
Unax, Urko, Nahia eta Mikel

Bat, bi eta hiru!!!
Bat Galder, bi Iskander, hiru Liher
Hona hemen:  Joker, Iker eta Jon.

IZARO, UDARA, AROA 
eta NOR DA, NOR DA? 
IRAIA!


BAT + BAT + BAT
                  HIRUKOTE JATORRA!
  ENEKO, ALAI , ISKANDER.



















2021(e)ko abenduaren 23(a), osteguna

 Kaixo ikasle maiteak, hemen utziko dizuet zuen lan gogoraren emaitza guztiak ikusteko aukeraizateko. Primerako lana, orain disfrutatzera eta ondo pasatzera.Zorionak eta urte berri on!!

4.B ko triptikoak: Meatzaldeko folleto turistikoa



4.A ko triptikoak: Meatzaldeko folleto turistikoa
















2021(e)ko ekainaren 18(a), ostirala

Eguzki-eklipsea

Gaur egun berezia izan da. Eguzki-eklipsea gertatu da eta gu saiatu gara ikusten. 

Zuzenean ikustea arriskutsua denez, material hauek erabili ditugu:
 
- kutxa berezi bat, eguzkiaren argia proiektatzeko, 

- eta ura duen ontzi bat, eguzkiaren islada uretan ikusteko.







2021(e)ko ekainaren 17(a), osteguna

Animaliak eta ekosistemen maketak

 3.A mailako ikasleak ere, jo ta ke ibili gara azken hilabetetan animalien inguruan asko ikasten eta proiektua amaitzeko, maketa ezberdin hauek sortu ditugu.


ARTIKOA




Maketa honetan, Ilargi, Vilune, Alfredo, Diego eta Ikerrek animalia ederrak sortu dituzte. Hartz zuria, pinguinoak, arrainak, baleak etab. Hortaz aparte, iglu bat eta pertsonak ere egin dituzte.

Bai, polita Artikoa!!!!



SABANA






Afrikako sabana polit hau, Maider, Jon, Lander, Soiartze eta Maddik egin dute. Bertan, tximinoak, elefante, lehoi, suge eta bestelak animaliak egin dituzte. Hori gutxi balitz, masai tribu bat, etxea eta kobazulo bat ere ipini dute. Zorionak talde!
Lan bikaina egin duzue eta!



ITSASOA








Itasoa sortu dute Ibon, Libe, Eder, Ixone eta Joaquinek. Bai aberatsa gure ozeano eta itsasoetan dagoen bizitza! Itsaso honetan dortokak, olagarroak, marrazoa, balea eta arrain ugari ikus dezakezue. Hori gutxi balitz, koral ederrak ere sortu dituzte eta, orain dela ehunka urte hondoratutako itsasontzi bat ere agertzen da.
Zorionak talde! 

BASOA




Basoa sortu dute Aitzol, Naroa, Miguel, Oinatz eta Alainek. Baso honetan, ur-jauzi oso polita eta erreka margotu dute. Bertan, inguru eder horretan, animalia ugari bizi dira, hala nola, arrabioak, orkatzak, urtxintxak, txoriak, sugeak etab. 
 Zorionak talde! Lan handia egin duzue eta!


3.B KO IKASLEAK GARA, ANIMALIEN GAIA LANDU DUGU ETA AURKEZTU NAHI DIZUEGU ARTE HEZKUNTZAN EGINDAKO EKOSISTEMAK


Hona hemen Artiko ekosistema. Hotz handia egiten du Artikoan. Elur asko dago eta lurra izoztuta dago.
Animalia asko daude: hartza, pinguinoa, foka, arraina eta morsa. 
Paisaia zuri-zuria ikusten da elurra dela eta.



Kaixo, guk basoko ekosistema egin dugu.
Basoan zuhaitz asko daude. Hor bizi diren animalia batzuk hauek dira:  otsoa, txoriak, untxia, sugea, igaraba, trikua, hontza eta igela.
Ur-jauzi bat dauka eta behean arroka asko daude eta hiru nenufar eta lore bat ditu.


Itsaso ekosistema. 
Hona hemen itsaso ekosistema. Ur  gazi barruan bizitza ikus dezakegu.
Animalia gehienak arrainak dira, adibidez, marrazoa, pez zirujano, mantarraia eta abar.
Badaude ere ugaztunak. Esate baterako: orka, izurdea eta balea.

Eta ere ikus dezakegu   narrastiak,  dordoka  bezala. Ere  ikus  dezakegu  landareak:  koralak  eta  algak.
Beste animalia mota batzuk ere agertzen dira: olagarroa eta itsas izarra.


Hona hemen guk egin dugun sabana. Sabanan animalia asko daude: gepardoa, lehoiak, elefanteak, hienak, errinozeronteak, zebrak eta gazelak besteak beste.

Ibai bat dago. Zuhaitz gutxi daude. Bero handia egiten du. Animalia belarjaleak eta haragijaleak daude.
Ibaietan  harriak daude.