2021(e)ko ekainaren 17(a), osteguna

Animaliak eta ekosistemen maketak

 3.A mailako ikasleak ere, jo ta ke ibili gara azken hilabetetan animalien inguruan asko ikasten eta proiektua amaitzeko, maketa ezberdin hauek sortu ditugu.


ARTIKOA




Maketa honetan, Ilargi, Vilune, Alfredo, Diego eta Ikerrek animalia ederrak sortu dituzte. Hartz zuria, pinguinoak, arrainak, baleak etab. Hortaz aparte, iglu bat eta pertsonak ere egin dituzte.

Bai, polita Artikoa!!!!



SABANA






Afrikako sabana polit hau, Maider, Jon, Lander, Soiartze eta Maddik egin dute. Bertan, tximinoak, elefante, lehoi, suge eta bestelak animaliak egin dituzte. Hori gutxi balitz, masai tribu bat, etxea eta kobazulo bat ere ipini dute. Zorionak talde!
Lan bikaina egin duzue eta!



ITSASOA








Itasoa sortu dute Ibon, Libe, Eder, Ixone eta Joaquinek. Bai aberatsa gure ozeano eta itsasoetan dagoen bizitza! Itsaso honetan dortokak, olagarroak, marrazoa, balea eta arrain ugari ikus dezakezue. Hori gutxi balitz, koral ederrak ere sortu dituzte eta, orain dela ehunka urte hondoratutako itsasontzi bat ere agertzen da.
Zorionak talde! 

BASOA




Basoa sortu dute Aitzol, Naroa, Miguel, Oinatz eta Alainek. Baso honetan, ur-jauzi oso polita eta erreka margotu dute. Bertan, inguru eder horretan, animalia ugari bizi dira, hala nola, arrabioak, orkatzak, urtxintxak, txoriak, sugeak etab. 
 Zorionak talde! Lan handia egin duzue eta!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina