GURE HERRIA
Maketan sortu genuen herriak "WILLOW" izena zuen.
Gure herriak lau auzo, mendia eta itsasoa zituen.
3. B-koen aurrean eta 4.A-koen aurrean Lierrek egin zuen "Iturrihotz" auzoaren aurkezpena.
Taldearen amaierako azalpenak Belatzek eman zituen.
Hemen dauzkagu "Langile" auzoko partaideak.
"Laurrin" auzoak supermerkatua eta futbol zelaia zituen.
"Laurrin" auzoko sortzaileak hitzaldian azalpenetan sartuta.
"Laurrin" auzokoak atseden hartzen azalpenak ematen hasi aurretik. Lanak ez diela bizitzen uzten argi ikusten da argazkian.
"Gabarra" auzokoak ez ziren batere gabarreroak izan eta azalpen txukunen artean amaiera eman zioten aurkezpenari.
Bidean ikasi dugu pintzelak eta materiala erabili ostean, garbi utzi behar ditugula. Lan egiten ere ikasi dugu, edozer egiten hasi aurretik tenperaren erabileran, kasu, kalkuluak egin behar direla, gehiegi ez gastatzeko; eta azkenez, hau bezalako proiektu batean denon inplikazioa behar-beharrekoa dela herrian zuhaitzak egoteko, kotxeen presentzia antzemateko eta abandonatuta ez den herria batean Play Mobilak ere egon behar direla jakin badakigu.
Egitasmo hau gozagarria izan da, edo hori uste du maisuak. Eskerrik asko, gatz eta piperra jarri dituzun guztioi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina