Maribel Aiertza gure artean izan zen eta idatzitako liburuei buruzko umeen galderei erantzun zien.
Hemen daukagu Maribel 3 A eta 3. B taldekoekin hitzaldiak amaitu ondoren.
Ongi etorriko pankartetan ikasleek euren beldurrak eta monstruoak marraztu eta idatzi zituzten.
Hona hemen Maribelen seme baten monstruo laguntzailea , hau da, lo egiteko unean beldurrak uxatzen laguntzen ziona beldurrak amets goxo bihurtzen.Amaitzeko, Maribelek liburuak sinatu zizkien gure irakurle txikiei bai "Mara eta izar-saltzailea", bai "Munstro bat edukiontzian". Hain urrunetik etortzeagatik, eskerrik asko , Maribel eta hurrengora arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina