2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

3.MAILA - MATE ETA HIZKUNTZA LANA... ETA GEHIAGO!

EGUNON, 3.MAILA!!

Zelan gaude? Etxean jarraitu beharko dugu egun batzuk gehiago, baina harremana mantenduko dugu, argazkiak eta mezuak elkar bidaltzen eta zuentzako lana prestatzen. Gogoratu, egunero irakurri, telebista ikusi euskaraz, Mate pixka bat egin, marraztu, familiakoekin jolastu,....


Lehenengo eta behin Eider eta BeƱat zorionduko ditugu, pasa den astean urteak bete zituztelako. 
ZORIONAK ETA MUSU HAUNDI BANA!!


Bestalde, argazki gehiago heldu zaizkigu gure txoko honetan partekatzeko. 
Eskerrik asko Garazi, Aiala eta bere neba, Amaia, Ander, Alazne eta Eider!!!






 

Eta orain, lanean jarriko gara, ados?
Mate lana dokumentu batean doa. Eragiketak, segidak, problemak eta zenbakiak ordenatzeko agertzen dira. Lan hau 3 egunetan egiteko da. Lasai hartu eta egunero zati bat egin. Ezin baduzue inprimatu klaseko koadernoa erabili. 
Eta gogoratu gure emaila daukazuela zuen zalantzak eta nahi duzuen guztia kontatzeko. Beti bezala, esteka urdinean klikatu lana eskuratzeko.

Eta hemen duzue Hizkuntza lana. Testua irakurri eta galderak erantzun. Ondo ezagutzen duzue prozedura, ezta? Aurrera, ba! Estekan klikatu eta lanera, maitiok!!


Musu bana guztiontzat! Zuen mezuak espero ditugu korreoan. Asteazkenean gehiago. ONDO  IZAN!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina