Kaixo!
Beste ikaskide batzuk animatu dira argazkia bidaltzen.
Heldu zaizkigu ere Jon Maiaren bertso hauek zuei dedikatuta:
Beste ikaskide batzuk animatu dira argazkia bidaltzen.
Eskerrik asko Aunitz, Eneko eta Maren, June eta Lier !!
Milaka ikasle zuen etxetan
isolatuta zaudete
baina euskara ez da hustuko
nahiz eta gelak ez bete.
Zenbat ahalegin, zenbat denbora
zenbat amets, zenbat neke.
Zenbat "baneki", zenbat "bagina"
zenbat "ahal da", "baliteke"
Beste baldintza bat sartu zaigu
ez muga eta ez epe...
isolamendu oro hizkuntzen
azkena izan daiteke.
Baina ikasleak, zuek bai, zuek
nola utzi esateke..
etsipenaren birusarentzat
antidotoa zarete.
Jon Maia
Doinua: Martxa baten lehen notak
AUPA ZUEK!!
Bi lan-proposamenak bidaltzen ditugu gaur andereñook:
- Jon Maiaren bertsoak kopiatu koadernoan eta ondoko orrian marrazkia egin, bertsoekin erlazionatuta. Gogoratu bertsoak direla eta dauden bezalaxe kopiatu behar direla, lerroak errespetatuz. Esteka urdinean klikatzen baduzue bertsoak inprimatzeko formatoan aurkituko dituzue.
- Telebista ikusi. Telebista ikusi, andereño? Bai, horixe! Baina...euskaraz! Eitb3an ematen dituzten telesaioen artean (serieak, marrazki bizidunak, filmak,...) bat aukeratu eta ikusi eta gero, klaseko koadernoan idatzi istoriaren laburpena. Eta laburpena apaintzeko marrazkia egin. Ondo gogoratzen duzue nola egiten dugun lan hau:
- istorioa ordenatu buruan idatzi baino lehen,
- esaldi laburrak hobeto eta esaldiaren hasieran maiuskula,
- idazten duguna birpasatu ea zer edo zer ahaztu zaigun,...
Ondo izan, familiak eta astelehenerarte!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina