2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

LH 4. mailako ikasleentzat

Kaixo Inma eta Bea gara.
Koronabiruz dela eta, nahiz eta etxean egon, gogoratu ez gaudela oporretan eta egunero lana egin behar duzuela gogoarazten dizuegu.
Hau dela eta, egunero matematika fitxa eta irakurmena lantzeko ariketak egin beharko dituzue. 
Fitxak egiteko koaderno txikia erabili eta ez baduzue etxera eraman beste koaderno batean edo folio batean egin.
Zihur gaude etxetik liburu edo ipuin asko izango dituzuela eta egunero irakurtzeko tartetxo bat bilatzea gomendatzen dizuegu, baita eskulanak egiteko ere.

Egun hauetako plangintza hauxe izango da:
Bihar eskegiko ditugu lanak aste honetarako eta hurrengo astelehenean, asteazkenean eta ostiralean ere eskegiko ditugu zuek eskura izateko.
Guk zuen zalantzak argitzeko prest egongo gara eta hemen usten dizkizuegu gure emailak:

inmaarteagabeitia@muskizkoikastola.eus

beatrizsastre@muskizkoikastola.eus

Besterik gabe, besarkada handi bat.

Bihar arte.

INMA ETA BEA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina