2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

LH 4. MAILARAKO LANA

Kaixo koadrila, 
Zelan zaudete? Bueno, aurrera jarraitu behar dugu gure zereginekin, orduan atzo azaldu genizuen bezala, hemen eskegiko ditugu matematika eta irakurmena ariketa batzuk.
Horrez gain, pentsatu dugu sor dezakezuela "EGUNEROKO" bat, hau da, diario bat kontatzeko egunean zehar zer egiten duzuen. Saiatu egunero 5-6 lerro idazten. Hemen adibide bat daukazue:

Martxoak 17
Gaur goizeko 8:30etan esnatu naiz eta gosaldu ostean, liburu berri bat irakurtzen hasi naiz, gustura nengoen eta 2 kapitulu jarraian irakurri dut, "engantzatu" egin naiz!!! Gero, amak nire gela antolatzea agindu dit.... zelako desastrea naizen.... dena botata lurretik!!! Jarraian, internetera konektatu naiz, gaur gure andereñoek etxean egiteko lanak bidali dizkigutelako!!....

Bueno, espero dut entretenigarria eta dibertigarria izatea!

Orain hemen uzten dizuegu matematika ariketak:





Eta hona hemen irakurmena eta deklinabidea lantzeko ariketa erreza batzuk:





Eta ez ahaztu, zalantzaren bat edukita... Hemen gaude zuek laguntzeko:

inmaarteagabeitia@muskizkoikastola.eus
beatrizsastre@muskizkoikastola.eus


ENGLISH LH4.MAILA

Egun hauek hiztegia birpasatzeko erabiliko ditugu.Zalantzaren bat izanez gero idatzi nire emailera lasai asko.
Gogoratu Clanen marrazki bizidunak eta telesailak ingelesez ikusi eta entzuteko aukera ematen duela.Hemen uzten dizuet linka: CLAN TVE ENGLISH
Nire helbide elektronikoa: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus
Hona hemen aste honetako lana:
Fitxak ezin badituzue inprimatu, ez dituzue kopiatu behar.Kuadenoan edo foliotan data jarri, fitxen izenburua idatzi eta zuzenean erantzun modu ordenatu batean. Pantailan ikusi eta koadernoan erantzun.



GAZTELANIA
Aste honetan gazteko lana hauxe izango da:
Testua irakurri eta galderak erantzun. Ezin baduzue fitxa inprimatu, koadernoan galderak kopiatu eta bertan egin arazorik gabe. Sakatu testuaren izenburu gainean lana ikusteko


 “agudas, llanas, esdrújulas” birpasatzeko beste fitxa erraz bat duzue hemen

Zalantzaren bat baduzue idatzi mezu bat nire posta elektroniko helbidera : lauramateo@muskizkoikastola.eus


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina