4. maila
Apirilak 3.
Kaixo lagunok!
OPORRAK!!! 😃😀
Oporrak heldu dira. Nahiz eta etxean egon, zuek nahi duzuena egiteko garaia heldu da.
Egunerokoa (diarioa) ez duzue egunero idatzi behar. Nahi duzunean idatzi eta oporrak amaitu ondoren erebakiko dugu nola jarraitzen dugun.
Aldi berean, ASTE HONETAKO ZUZENKETAK, esteka honen bidez jarraitu dezakezue:
ZUZENKETAK MARTXOAK 30etik - APIRILAK 3 rarte
Aldi berean, ASTE HONETAKO ZUZENKETAK, esteka honen bidez jarraitu dezakezue:
ZUZENKETAK MARTXOAK 30etik - APIRILAK 3 rarte
Agur! Musu!
GAZTELANIA
4. MAILA apirilak 3 (ASTE SANTUKO LANA)
Kaixo lagunok!
Lehenengo utziko dizkizuet aurreko
eguneko fitxen emaitzak:
Aste Santuan egiteko lan polita
utziko dizuet. Azkenean gure pantomima ezin izan dugunez aurrera eraman, Youtuben
ikusi dut bideo mutu bat oso interesgarria zuek ikusteko eta hitzak jartzeko.
Egin behar duzuena hauxe da: ikusi, eta
ondoren, testu bat idatziko duzue kontatzen pelikulan gertatzen dena, ipuina
izango balitz bezala. Hemen duzue bideoa:
Lan hau egin ondoren emailez bidali behar didazue, ados?
Honetaz aparte irakurmen fitxa bat egin beharko duzue (hau ez didazue bidali behar, erantzunak emango dizkizuet oporretatik bueltan):
Eta jolastu eta aldi berean ortografia lantzeko,
hemen duzue esteka bat tildeak noiz
kokatu behar diren birpasatzeko
Ondo ibili!!!
Aste Santuan egiteko:
Bi hiztegi online uzten dizkizuet zerbait kontsultatu behar badudue:
ENGLISH APIRILAK 3 (ASTE SANTUKO LANA)
Hi there!
Hasteko, aste honetan egin dituzuen lanen zuzenketa egin behar duzue:
Begiratu orain arte egin dugun guztia, eginda eta zuzenduta daukazuela. Askok oraindik ez didazue idatzi astelehenean idatzi nituen galderak erantzuteko. Oraindik garaiz zabiltzate!
Aste Santuan egiteko:
Bideoa ikusi eta entzun:VIDEO:WHAT WILL I BE WHEN I GROW UP?CLICK HEMEN
Norbaitek behar badu bideoaren traskribapena utziko dizuet, horrela bideoan esaten dutena irakurri dezakezue: TRASKRIBAPENA:CLICK HEMEN
Bideoaren gaineko ariketak egin: ARIKETAK:CLICK HEMEN
3.ariketa egiteko gogoratu klasean landu duguna: My mum is a doctor. She helps people.
4. ariketa egiteko: I want to be a pilot. Eta marrazkia egin.
Bi hiztegi online uzten dizkizuet zerbait kontsultatu behar badudue:
Soniaren mezua:
Eta hemen lagunen argazki batzuk, zuek egindako lanak ikusteko:




Kaixo talde! Aspaldian ez zaituztet ikusten eta bisita egitea orain ezinezkoa dugunez hitz batzuk uzten dizkizuet... Zelan daramazue bizi ari garen egoera berezi hau? Suposatzen dut egunean zehar hainbat emozio desberdin edukiko dituzuela: pozik egongo zarete batzuetan, triste beste batzuetan, urduri, aspertuta, energiaz beterik, haserre, barre krisi handiak... Normala da, guri ere gertatzen zaigu! Baina, badakizue zer? Hau aukera bikaina da normalean egin ezin ditugun gauzak egiteko! Beraz, aukera baten moduan hartu eta zuen irudimena erabili, asko duzuela eta!
Jada Inma eta Nerearekin harremanetan egongo zarete, baina zer edo zer esan edo kontatu nahi badidazue sonia.irakas@gmail.com emailera bidali!
Musu eta besarkada handi bat guztiontzat! Ez pentsa hain erraz ahaztuko nintzela zuekin!
Eta hemen lagunen argazki batzuk, zuek egindako lanak ikusteko:
![]() |
JONen marrazkiak |
![]() |
JONen txakurra |
![]() |
ENEKOREN txakurra SHERK izenekoa |
![]() |
OIHANAREN TXIMELETAK, TXAKURRA ETA IPUNA ZORAGARRIA! |


![]() |
ANER ETA BERE ANAIA, UNAX, NEURRIAK HARTZEN |
![]() |
JULEN GARCIAREN LANAK |

MARKELEN TXAKURRA
![]() |
ANEREN OSTADARRA |
![]() |
NATALIAREN TXAKURRA |

![]() |
NAIAREN marrazkia |
AGUR KOADRILA!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina