2017(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

GURE ZETA-HARREK KAPULUA EGIN NAHI DUTE

Azken astean gauza berriak gertatu dira gure zeta-harrekin:
  • Gure zeta-har bat metamorfosia egiten hasi dela baina kapulua egin barik.Kutxatxo batean sartu dugu jarraipena egiteko. Zer gertatuko da?
  • Kapulua egin baino lehen isurki horixka botatzen dute. 
  • Bere burua ezkutatzen dute zetazko "gortina" eginez.
  • Kapuluak horiak dira, batzuk argiagoak eta beste batzuk ilunagoak.
  • Txoko bat bilatzen dute lasai egiteko lan hau.
  • Kapulua egiten hasten direnean ez dute jaten.
  • Uste dugu 2 aste inguru egongo direla kapuluaren barruan, metamorfosia amaitu arte.




Guk gelaxka batzuk egin dizkiegu beraiek kapulua egiteko. Horretarako kartoizko kutxak, erregela eta artaziak erabili ditugu.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina