2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

3. MAILA - BI PROPOSAMEN BERRI

Kaixo, maitiok!
Gaur bi mezu bidaliko dizkizuegu. 
Lehenengo honetan, bi proposamen, bata Hizkuntza lantzeko (entzumena eta ulermena) eta bestea Arte Hezkuntzari lotuta. 
Bigarren mezuan Mate lana agertuko zaizue.

HIZKUNTZA - ENTZUMENA ETA ULERMENA

Euskarazko entzumena eta ulermena lantzeko link bat jartzen dugu. Link honetan Euskal Telebistak eskeintzen dituen euskarazko filmak ikusi ahal izango dituzue. Pelikula asko daude, helduentzako eta umeentzako. Bota begirada bat gurasoekin eta animatu. Ikusi eta gero, kontatu zein pelikula ikusi duzuen eta zer iruditu zaizue.


ARTE HEZKUNTZA

Bilboko Arte Ederretako Museotik datorkigu lan-proposamen hau. Esteka honek koadroak margotzeko aukera ematen digu. Koadroaren marrazkia (plantilla) deskargatu dezakegu eta koadroa osorik margotuta agertzen zaigu ondoan. Ideia gustatzen bazaizue, ekin lanari!

Modu desberdinak daude lan hau egiteko:
- marrazkia deskargatu, inprimatu eta margotu
- marrazkia zuek egin, eredua jarraituz eta gero margotu
- edo zuen bertsioa egin. Gora irudimena!!

Amaituta duzuenean, guri bidali argazkia eta hemen partekatuko dugu. Zuek bai artistak!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina