KAIXO TXAPELDUNAK!
Astearen erdian gaude, aurrera! Bagoaz poliki - poliki!!
Hemen dituzue gaurko lanak:
MATEMATIKA: Eragiketak gure burmuina martxan edukitzeko!
IRAKURMENA: Testua irakurri eta galderak erantzun.
Eta hemen uzten dizuet atzo jasotako beste argazki batzuk, aupa Eneko eta Jon!!!
RAINBOW |
OSTADARRA |
Animo koadrila, zalantzak edukita, badakizue mailen bidez argitzeko prest gaudela edo nahi duzuen gauzak bidaltzeko eta gogoratu ostiralean autozuzenketarako fitxak eskegiko ditugula!!!
ARTE
HEZKUNTZAKO DENBORAPASAK
Hemen uzten
dizuegu arte hezkuntzarekin erlazionatutako denborapasa batzuk, aspertzen
bazarate saiatu eta argazkiak bidali, guk ikusi ahal izateko eta blogera igotzeko.
Ondo izan!
IGELA SALTOKARIA
ORIGAMIZO TXIMELETA
Lehenik, 20cm x 20cm lauki bat sortu edo
15cmx15cm-koa. Diagonalak tolestuko ditugu, modu horretan laukian tolestutako
marrak markatuta geratuko dira. Buelta eman orriari eta erditik tolestuko dugu
eskumatik-ezkerrera eta goitik-behera. Erdian puntu bat sortuz, sartu eskua
behetik eta igo puntu hori, markatuta geratu diren lau marrak nabarmentzeko eta
tolestu triangelu bat sortuz. Dauzkagun lau puntak elkartu, triangelu txiki bat
sortuz. Gero, triangeluaren eskumako puntak artaziekin biribildu.
Orain, triangelua ireki alde bakoitzean bi punta
utziz. Hartu lehenengo kapa eta erdiko marrarantz tolestu, lehenengo eskumakoa
eta gero ezkerrekoa. Eman buelta eta biribilduta ez daukagun punta bakarra
gorantz tolestu 1cm pasatuz. Berriro buleta eman, eta punta beherantz tolestu.
Azkenik, sortutako hegoak erdirantz eraman eta tolestu eta horrela sortu dugu
geure tximeleta!
MUNSTRO ORRI- MARKATZAILEAK
Lehenik, 10cmx10cm-ko lauki bat egin behar dugu
lau zatitan bananduta. Beraz, lauki handi bat izango dugu eta barruan 4 lauki
txiki izango ditugu. Lauki bat tatxatuko dugu eta aldean dauden laukietan,
diagonalak marraztuko ditugu.
Diagonalak moztu, eta soberan daukagun laukia ere.
Geratu zaizkigun triangelu txikiak barrurantz tolestu behar ditugu. Beste
kartufin batean (gure mustroaren neurriak kontuan izanda) hortzak marraztuko
ditugu, moztuko ditugu eta munstroan itsatsiko ditugu. Amaitzeko, begiak egingo
eta itsatsiko ditugu, nahi baduzue marraztu ahal dituzue. Badaukagu geure
munstro orri-markatzailea!
ONDO IZAN eta BESARKADA SUPER HANDIA!
INMA ETA BEA
GAZTELANIA 4. MAILA martxoak 25
Gaur ipuinarekin jarraitzeko
fitxa bat bete beharko duzue; bertan ipuin bat asmatzeko aukera izango duzue.
Hurrengo egunetan ipuin hori garatu eta idatzi beharko duzue, beraz, jar ezazue
irudimena funtzionatzen! Ez da beharrezkoa niri fitxa hau eginda bidaltzea. Zalantzaren bat baduzue, noski, galdetu lasaitasunez.
Muxuak!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina