2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

3.MAILA-ASTEKO LANAREN ZUZENKETA ETA MATE LAN PIXKAT



Egunon, familiak!

Esan genuen bezala, asteko lana zuzentzeko aukera izango duzue gaur bidaltzen dizkizuegun fitxekin. 
Zabaldu fitxak beheko estekak sakatzen eta lana zuzendu, gurasoen laguntzaz posible bada. 
Badakizue nola egiten genuen:
- boligrafo berdea edo gorria erabili,
- tic jartzen ondo badago,
- zuzendu txarto atera zaizuena.

Hizkuntza lanean gogoratu zuen erantzunak ez direla zertan izan behar berdin berdinak, antzekoak badira primeran egongo dira ere! Testuan markatu dizkizuegu non dauden galderen pistak. Zuek ere izango dituzue testuan azpimarratuta, ezta? ;) 






MATE LANA: Hurrengo astean luzera neurriak izango dira Mate lanaren gai bat. Ideia ona izan daiteke etxean bilatzea zein tresnak dituzue gauzen LUZERA neurtzeko. 


Resultado de imagen de metroa NEURTZEKO   Resultado de imagen de metroa NEURTZEKO


Klaseko koadernoan idatzi zerrenda izenburu hau jarriz:
LUZERA NEURTZEKO TRESNAK

Gero, ikerketa lana egin behar duzue. Hainbat gauza neurtu eta koadernoan apuntatu:
- Hiru gauza metro bat baino gutxiago neurtzen dutenak.
- Hiru gauza metro bat baino gehiago neurtzen dutenak.
- Familiakoen altuera idatzi. Gogoratu modu batzuk daudela luzera adierazteko. Hemen duzue nire altuera hiru forma desberdinetan. Zuek aukeratu nahi duzuena!

        165 cm            -           1, 65 m            -     1m eta 65 cm


Lan erraza, ezta? Animo!! Asteburu on pasa eta astelehenera arte!

Musu haundi bat guztiontzat!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina