Martxoak 27
Egunon 4. maila!!Hemen gaituzue berriro.
Hona hemen gaurko lana:
- Hurrengo ipuina entzun eta ikusi: "Grufaloren ipuina".
https://www.youtube.com/watch?v=p-Q3ovoDPng
Munstro honen ipuina entzun eta ikusi ondoren, eragin zuen irudimenari eta zuen munstroa egin folio batetan.
- Zure munstrua marraztu eta margotu.
- Jarri izena zure munstroari.
- Munstruaren deskripzioa egin.
. Kontatu nolakoa den bere gorputza, begiak, hankak, ...
. Izakeraz nolakoa den azaldu: ona, traketsa bihurria, berekoia, jatorra gaiztoa,..
. Aipatu ere munstroaren gustoak, zaletasunak, non bizi den, ...
Hori guztia folio batetan egin. Bueltan guztien munstruekin erakuzketa bat egingo dugu.
Gaur mate lana ez dugu jarriko.
Astelehenean hurrengo egunetarako lanak jarriko ditugu.
Ondo pasa. 😘😛
GAZTELANIA 4. MAILA martxoak 27
Aurreko egunean ipuin bat
idazteko fitxa bete zenuen. Gaur ipuina garatu eta idatzi beharko duzue.
Gogoratu zeintzuk diren ipuinean agertu behar diren atalak eta zein ordenatan
(horretarako bete zenuten fitxa aurreko egunean!) Jar ezazue zuen irudimena
martxan!!!!!! Denon artean ipuin bilduma ederra sortuko dugu eta!
Idatzi ondoren nire helbide
elektronikora bidali: lauramateo@muskizkoikastola.eus. Asteburuan idatzi eta astelehenean bidali, mesedez.
Bi aukera dituzue egiteko:
ordenagailuz egin eta bertatik korreoz bidali, edo ez baduzue ordenagailurik
koadernoan idatzi eta argazki bat atera, gero argazki hori niri bidali beharko
didazue. Eskuz egingo baduzue, kontuz letrarekin! Garbi idatzi mesedez!
Ipuina idazteaz gain, marrazkitxo
bat ere txertatu ahal zaio, badakizuelako ipuinak, marrazkiak badituzte, askoz
ere politagoak direla!
Ondo ibili rokabili!
- Aprobetxatzen dugu lagunen argazkiak argitaratzeko. Alde batetik, Erick agertzen da egindako ortzadarra erakusten eta bestetik, Enekok egindako igela.
AUPA ZUEK!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina