2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

3.MAILA - HIZKUNTZA ETA MATE LANA

Egunon, neska-mutiko!!
Beste aste bat hasiko dugu elkarrekin. Animo guztioi, egun bakoitza egun bat gutxiago da eta!!

Gaurko saioa zuen lan politak erakusten hasiko gara.
Gogoratzen duzue pasa den asteko lan-proposamena, Bilboko Arte Ederretako Museotik bidalitakoa? Ba, hemen daude Nahia, Iker S., Inhar eta Noraren lanak. Zorionak, oso lan polita egin duzue, benetan! Animatu besteok ere zuen artelanak bidaltzen!


NAHIA

IKER S.

INHAR

NORA

Orain, begiak alaitu eta gero, asteko lanarekin jarriko gara.
HIZKUNTZA LANA testu bat eta galdera batzuk erantzuteko da, zuek ondo ezagutzen duzuen lana.


MATE LANA ere erraza izango da zuentzat. Hiru egunetan egiteko pentsatuta dago. 
Eragiketak klaseko koadernoan egin. Zuek badakizue kalkulagailua erabiltzen, eta gurasoen laguntzaz zuzendu ahal izango dituzue. Beste ariketak fitxan bertan egin daitezke, inprimatzeko aukera baldin baduzue, edo bestela koadernoan egin ere. 
Animo eta lanari ekin!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina