2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

4. MAILA. MARTXOAK 30, ASTELEHENA

EGUNON, 4.MAILA!!



Zelan gaude? 
Etxean jarraitu beharko dugu egun batzuk gehiago.
Guk ere zuentzako lana prestatzen ari gara baina zuek ez ahaztu egunero irakurri, telebista ikusi euskaraz, Mate pixka bat egin, marraztu, familiakoekin jolastu,....
Hemen dituzue matematika ariketa batzuk:


Hauek egin ondoren, irakurketa pixka bat ere landu beharko duzue
(Hau berria da, bestea, GEREZIONDOARENA,  ez zen ondo ikusten):




Eta badakizue, hemen gaude zuen zalantzak argitzeko. ANIMO KOADRILA, ez ahaztu arratsaldeko 20:00etan GUZTIOK atera behar garela lehioetara, balkoira edo lorategira txalokatzera!!!
Muxu handi bat!

DENA ONDO ATERAKO DA!


ENGLISH, martxoak 30.

Hi there!
How are you? Hemen utziko dizuet aste honetako lana:


Norbaitek hitzen bat hiztegian bilatu behar badu, hemen uzten dizkizuet bi hiztegi online:

Beti bezala, zalantzaren bat baldin baduzue, idatzi nire helbide elektronikora: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus.
Azken gauza bat eskatuko dizuet: ezin zaituztedanez ikusi gustatuko litzaidake, ahal duzuenean,  niri email bat idaztea horrela teknologiarekin ere trebatzen zoazte.
Emailean kontatu ahal didazue zuek nahi duzuena, baina galdera batzuei erantzutea gustatutuko litzaidake:

- Izena, abizena eta maila
- Zer moduz zaude? Nola daramazu egoera berri hau?
- Ingeleseko ariketak zailak ala errazak iruditzen zaizkizu? Zailak direla jarri baduzu, azaldu zeintzuk eta zergatik dira zailak zuretzat.
- Zenbat denbora eramaten dizu ingeleseko etxeko lanak egitea?
- Bakarrik egin ahal dituzu edo laguntza behar duzu?
- Zerbait kontatu nahi didazu? Atsegin handiz irakurriko dut.

Eskerrik asko eta mila musu bana!



 GAZTELANIA 4. MAILA martxoak 30

Kaixo neska-mutilok! Astea hasteko irakurmen fitxa bat utziko dizuet. Zuzenketa egiteko fitxa ostiralean bidaliko dizuet, beraz, ez didazue eginda buelta behar, zeuek zuzenduko duzue.

ULERMEN FITXA: “El tratado de paz



Eta amaitzeko asteburu honetan jasotako argazkien lagunak, mila esker koadrila, zelako lan politak ari zarete egiten!!! Txalo bero bat zuentzat!!👌


ALAIA ETA "HORTZAVIRUSA"

ANERREK TALOA EGITEN!

NATALIAREN IGELA

NATALIA: "STOY HOME"

JULENEK EGINDAKO TXIMELETAK


ARTISTA HUTSAK ZARETE!
Horrela jarritu!
Besarkada erraldoi bat, muaka!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina