4. maila
Apirilak 1
Kaixo lagunok!
Udaberrian gaude, gaur apirila hasten da, nahi baduzue apirilaren egutegia egin dezakezu. Horretarako bi folio erabili, batetan izenburua eta marrazkia egin eta bestean egunak. Gelan ezin dugunez jarri, etxean erabili dezakezue ikastolako lanak antolatzeko. Zuek erabaki!
Gaur, bakarrik matematika lantzeko proposamenak egingo dizkizuegu:
MATEMATIKA ARIKETAK
Aurrera, gero eta gutxiago falta da!!!
ARTE
HEZKUNTZA
Hemen uzten
dizuegu arte hezkuntzarekin erlazionatutako zenbait proposamen, amaitzen
duzuenean bidali guri argazkiak eta hemen jarriko ditugu, guztiok ikusteko.
Ondo izan!
Lehenengo proposamena, eskuoihalezko
panpinak egitea izango da. Horretarako hurrengo materialak beharko dituzue:
-Eskuoihala
-Goma batzuk/
artile zati bat
-Feltro edo
koloretako orriak
Pausuak:
Lehenik, hartu eskuoihala eta mutur bakoitza tolestu erdian elkartzeko. Behin
hori eginda, erditik tolestu eta goma bat jarriko dugu, hankak egiteko. Orain
txakurraren muturra egingo dugu, horretarako hatzamarrekin forma emango diogu
eta beste goma/artile zatia jarriko dugu.
Belarriak
egiteko, feltroan, kartufinean edo orri batean marraztuko ditu. Geroago,
sudurra egingo dugu, bola txiki bat eginez. Amaitzeko, begiak marraztuko ditugu
eta lazo bat jarriko diogu apaintzeko.
Bigarren
proposamena, Bilboko Arte
Ederretako Museotik datorkigu, behean dagoen estekan klikatzen baduzue koadroak
ikusiko dituzue. Koadroaren plantilla deskargatzeko aukera ematen digu edota
koadroa osorik margotuta ikus dezakegu.
Nola egin ahal duzue?
-Koadroa
deskargatu, inprimatu eta margotu.
-Koadroa
kalkatu orri batean eta margotu.
-Zuen kabuz koadroa marraztu eta
margotu.
GAZTELANIA 4. MAILA apirilak 1
Egun on berriro!
Gaur ortografia birpasatzeko fitxa bat egin behar duzue. Gogoratu ez didazuela eginda
bueltatu behar, ostiralean zuzentzeko fitxa bat bidaliko dizuet. Ondo ibili!!!
ORTOGRAFIA: El sonido K
Aldi berean, hemen dituzue lagunen argazkiak, artista itzelak zarete!!! Eta magia-truku bat, ikusi, ikusi...
SAMUEL ETA CANDELA, LAN ETA LAN.... |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina