Egunon, maitiok!
Gogoratzen dituzue Jon Maiaren bertsoak, zuei dedikatuak, ezta?
Gogoratzen dituzue Jon Maiaren bertsoak, zuei dedikatuak, ezta?
"Baina ikasleak, zuek bai, zuek
nola utzi esateke..
etsipenaren birusarentzat
antidotoa zarete."
Guk tutoreok, badakigu oso jarrera ona izaten ari zarete egoera arraro honi aurre egiten. Beraz....Aupa zuek!
Gaur ere, zuen ikaskideen lanak ditugu erakusteko. Eskerrik asko Aurkene, Ander, June eta Maia zuen lanak partekatzeagatik!!
AURKENE
ANDER
JUNE
MAIA
Arte Hezkuntzako lanari lotuta, Bilboko Arte Ederretako Museoak adierazi du oso pozik dagoela, ikasle askok parte hartu duzuelako ekintza honetan, eta gustoko zuela zuen lanak jasotzea ere. Beraz, badakizue, museora bidali nahi badiozue zuen lanak, hemen uzten dizuegu nola egin.
NORA BIDALI? info@museobilbao.com
Eta orain, egun hauetarako lanari buruz hitz egingo dugu.
MATE lantzeko ariketak esteka honetan aurkituko dituzue. Klikatu letra urdinetan
HIZKUNTZA: Badakizue Hizkuntza saioetan autobiografia prestatzen ari ginela. Hurrengo lan honetan hasiko gara azken atala prestatzen: Nolakoa naizen gaur egun.
Testu bat duzue aztertzeko eta zuen txanda izango da zuen datuak adierazteko. Aurrera!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina