2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

Kaixo berriro kirolariok!

Kaixo berriro ikasle maiteak!!

Zelan zabiltzate?? Azken egunetan zuen bideo eta argazki politak jasotzen ari naiz... a ze poza zuek kirola, dantza eta ariketak egiten ikustea!!!
Hemen dituzue batzuk… jarraitu bidaltzen mesedez!! Hemen duzue nire helbidea berriro badaezpada unaidelaiglesia@muskizkoikastola.eus

Ikusi zelako martxa duen 3. Ako Eneko Olmedok!! Diskotekako erregea bihurtuko zara txo!


Hemen duzue Paulek bere etxean egindako zirkuitu itzela, laguntzaile eta guzti!


3. B-ko Berak benetan forma onean jarraitzen duela erakusten digu bideo hauetan. Zu bai kirolari ona Bera!




4. mailatik ere bideo batzuk heldu zaizkigu… Lier LiƱerak berak egindako ariketa hau proposatzen digu. Kapazak zarete egiteko??


Beitu Naia Guerrero (ta bere ahizpa June) irudimen pixka batekin txirrindulan paseotxo bat ematen. Aupa txirrindulari!!


Eta azkenik, 4. Bko Julen Garciak ere zirkuitu zoragarri bat montatu du bere etxean. Lan polita Julen!


  
Bestalde, laster oporretan egon beharko ginenez, hemen dituzue ez aspertzeko proposamen eta erronka batzuk. ZAINDU, KIROLA EGIN eta ALAI BIZI, laster ikusiko gara eta!!


Zer iruditzen zaizue martxan jartzeko zumba klase batekin hasten bagara???


5 mailako Alaiak erronka hau aurkezten digu. Berari oso ondo atera zaio. Animatu zuen etxeetan saiatzen!!


Etxean topatutako materialekin egindako eskuko hockey-ra jolastu ahal dugu. Aita, ama edo anai-arrebekin denbora pasa galanta!


Ariketa fisikoa amaitzean poliki poliki lasaitzeko edo etxean hainbeste denbora egonda urduri bazaudete, hemen duzue erlajazio klase gidatu bat. Toki lasai bat topatu, lurrean etzanda, begiak itxita….ikusiko duzue ze lasai amaituko duzuen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina